ENSEIGNEMENT PRÉSCOLAIRE
- Projet URTXINTXA
- 3 ans
- 4 ans
- 5 ans
- Matériau supplémentaire
- Guides
EAN:
100 Kontu ondo ezagutzeko zientzia, Batzuk: Zientzia mundua aztertzeko modua da, nola funtzionatzen duen jakiteko. Liburu interesgarri honi esker, gaztetxoek zientziaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango dute; Zer da Unibertsoa? Zenbat bihotz dituzte olagarroek? Nola laguntzen diete narbalek ozeanografoei? Zergatik da ezaguna Marie Curie zientzialaria? Eta Einstein? Zein da gogorragoa, altzairuzko haria ala armiarma-zeta? Zertarako erabiltzen da elektrizitate estatikoa?... Ezagutza liburu honek galdera horiei guztiei erantzuten die. Argibide zehatzek eta koloretako irudi ikusgarriek osatzen dute liburua.
EAN:
Lur eta Amets, Atzaparra Zubian, Unai Elorriaga: Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin egin dute topo; amaitu gabe dago. Horrenbestez, preso hartu eta zubia bukatzeko lanak egitera zigortu dituzte. Amona Anderek aterako ditu estutasunetik: lagun dituen lamiei deitu eta guztien artean amaituko dute zubia.
EAN:
Lur eta Amets, Baiona Ttipiko piratak, Uxue Alberdi: Baionan, 1600. urteko egun batean, ustekabean gurutzatu ziren Parisko gorteko dama pinpirin batzuen eta pirata abenturazale batzuen istorioak; zer dela eta... dantzaldi batera joateko soineko batengatik, alajaina.
EAN:
Duela hainbat milioi urte gertatu zen. Lurrak ez zuen oraindik ezagutzen dugunaren itxuratik. Tiranosauroen eta beste izaki batzuen garaia zen.
Egun, fosilen ikerketari esker, gure planetako biziaren berri jakin dezakegu.
Irudi handiak, egiazkoak baino errealagoak diren berreraikitzeak, mapak eta ikerketen abangoardian dauden informazioak dinosauroen mundu liluragarriari buruz dena jakiteko.
EAN:
Lur eta Amets. Ezagutu Euskal Herriaren historia, Elkar: Galdera-erantzunen bidez, jokalaria Euskal Herriaren historian murgilaraztea du helburu.
EAN:
Lur eta Amets, Gurarien harria, Uxue Alberdi: Gasteizen, XIV. mendean egiten ziren hainbat lanbideren berri ematen digu istorio honek eta aldi berean erakutsiko dugu desioak betetzeko magiarik eraginkorrena norbere buruarenganako konfiantza eta lana direla.
EAN:
Gure gorputza puzzlea: Jolasean, norberaren gorputza ezagutuz, eta norberaren hezur eta organo nagusiak identifikatuz, heziketan oinarritutako balioak garatzea, eta, besteekin, adiskidetasun harremanak gorpuztea.
Adina: 4-8 años.
EAN:
EAN:
Lur eta Amets, Haizeak eraman zuen mapa, Uxue Alberdi: Baskoien buruzagi Eneko Aritza ezagutuko dute Lur eta Ametsek, Abduli esker. Abdul amona Andereren mutil-laguna da eta Tuterako Musa II.a agintariaren zalditegiko langilea. Buruzagi gazteak badu amets bat: baskoien erresuma sortzea. Ametsek erresuma berriaren lehenengo zirriborroa irudikatuko du mapa batean.