Formazioa

Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (Online ikastaroa)

Eki DBH / EKI DBH kokapen orokorra

Noiz:
Irailaren 5etik urriaren 21era
Non:
Online
Iraupena:
25 ordu
Prezioa:
70 €
Oharrak:

Eki proiektuaren erabiltzaile diren DBHko irakasleei zuzenduta dago ikastaroa.

Irakaslea: Harri Beobide Egaña. Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzietako koordinatzailea eta prestakuntzako arduraduna.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Parte-hartzaileek Eki proiektua sakon ezagutuko dute eta, ikastaroa amaitzean, metodologia erabiltzeko gai izango dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa da.

Helburua

Hurrengo helburu hauek ditu ikastaroak:

  • Eki proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
  • Eki ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

Edukiak

Ondorengo edukiak landuko dira:

  • Eki proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.
  • Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak.
  • Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa.
  • Ebaluazioa.
  • Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan.
  • Eki ikasmaterialak eta plataformak / webguneak.
  • Unitateen planifikaziorako iradokizunak.

Metodologia

Online ikastaroa da. 

Edukiak dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez emango dira. Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindako lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 6 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.

Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute.