Formazioa

Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (Online ikastaroa)

Eki DBH / EKI DBH kokapen orokorra

Noiz:
2023ko urtarrilaren 9tik otsailaren 24ra
Non:
Online
Iraupena:
25 ordu
Prezioa:
250 €
Oharrak:

Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzietako koordinatzaile eta prestakuntzako arduradun Harri Beobide Egañak zuzenduko du ikastaroa.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

Parte-hartzaileek Eki proiektua sakon ezagutuko dute eta, ikastaroa amaitzean, metodologia erabiltzeko gai izango dira. 

Irakasle izateko prestatzen ari direnei, DBHko irakasleei eta, oro har, Eki proiektua sakon ezagutu nahi dutenei dago zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa da.

Helburua

Ondorengo helburu hauek ditu ikastaroak:

  • Eki proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
  • Eki ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

Edukiak

Ondorengo edukiak landuko dira:

  • Eki proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.
  • Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak.
  • Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa.
  • Ebaluazioa.
  • Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan.
  • Eki ikasmaterialak eta plataformak / webguneak.
  • Unitateen planifikaziorako iradokizunak.

Metodologia

Online ikastaroa da (25 ordu).

Edukiak dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez emango dira. Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindako lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 6 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.

Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute.