Formazioa

Eki LH Ebaluazioa eta planifikazioa (Prestakuntza-saioa)

Eki LH / EKI LH kokapen orokorra

Noiz:
Urriak 11, asteartea, eta otsailak 14, asteartea, 12:00etatik 14:00etara
Non:
Online
Iraupena:
4 ordu (2 orduko 2 saio)
Oharrak:

Posta elektronikoaren bidez jasoko duzu saioan parte hartzeko lotura.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

EKI LH proiektuaren garapenerako planifikazio eta ebaluazio estrategiak landuko dira prestakuntza-saio honetan.

Helburua

LH 4, 5 eta 6. mailako irakasleei zuzenduta, ikaslearen arrakasta bermatzeko bideak eraikitzea du helburu saioak, bai funtzio pedagogikoa betez, bai eta funtzio soziala bermatuz.
 

Edukiak

  • Ebaluazio hezigarria: oinarriak.
  • Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa:
    • Zer da?
    • Zertarako?
    • Nola?
  • EKI materialak nola bideratzen du ikaslearen konpetentzien garapena? EKI egitura metodologiaren mesedetan.
    • EKI materialaren egitura ulertzeko dinamika praktikoa.
  • Hausnarketa: praktikaren partekatzea eta bestelakoak.
  • Aurrerantzean zerk lagunduko dio EKI Ebaluazioari ebaluazio hezigarriaren ikuspegitik? Ebaluazio hezigarrirako baliabideak

Metodologia

Saio teoriko-praktikoa izango da.