eki DBH / EKI DBH kokapen orokorra
EKI DBH Teknologia (Aurkezpena)

- Noiz:
- Maiatzak 12, osteguna , 15:30etik 16:30era
- Non:
- Online
- Iraupena:
- Ordu 1
- Oharrak:
- DBHko irakasleei zuzenduta dago saioa.
- Irakasleak: Iñaki Zarauz eta Xabi Garcia
Izena eman duzu.
Partekatu
Teknologiako proposamena sortzen eta garatzen ari da Ikaselkar hezkuntza argitaletxea DBHko eki proiektua osatzen jarraitzeko asmoz. Aurtengo ikasturtean DBH1. maila plazaratu dugu, eta 2022/23 ikasturtean DBH 2. maila izango da eskuragarri. Aurkezpen saio honetan, ikasarlo berriari buruzko azalpen eta argibide orokorrak jasoko dituzu, baita plataforma digitalari dagozkionak ere.
Helburua
Saioaren helburua da DBH2rako ondu den proposamenaren ikuspegi osoa jasotzea.
Edukiak
Ikas-irakaskuntzarako ingurune erabat digitalean eskaintzen da EKI DBH Teknologia. Ohi bezala, DBH2rako proposamena hiru unitate didaktikotan egituratzen da:
- Jokoak fabrikatzea ez da jolasa
- Mugimendua ez dadila oztopo izan
- Argitu dezagun etorkizuneko etxea
Metodologia
Zuzeneko online saioa izango da.