Formazioa

EKI DBH - Praktika onak (Topaketa)

EKI DBH

Noiz:
Maiatzak 5, asteazkena , 15:30 -17:00
Non:
Online
Iraupena:
1 ordu eta erdi
Prezioa:
Doan
Oharrak:

Hartzaileak: EKI DBH erabiltzaile diren irakasleei zuzenduta dago. Irakaslea: Harri Beobide, Historiako irakasle DBHn eta Batxilergoan, baita Irakasle Masterrean Huhezin eta EHUn. Ikaselkarren eta EHIn Bigarren hezkuntzako Gizarte Zientzietako koordinatzailea. Izena emateko azken eguna: apirilak 28, asteazkena.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

EKI DBH proiektuaren inguruan ikastetxeetako esperientziak eta praktika onak ezagutzera emango dira: ikasleen lanak, jarduera egokituak, egoera berrituak, planifikazioak, edota ebaluazioaren inguruko proposamenak, besteak beste.

Helburua

EKI DBH proiektuaren baitan, ikastetxeetan egindako praktika onak ezagutzea eta partekatzea. EKI proiektua erabiltzen duten irakasleen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatzea.

Edukiak

1. Harrera.
2. Ikaslean ardazturiko irakaskuntza.
3. Praktika onak partekatzeko mintegiak.
4. Saioaren itxiera.

Metodologia

Zuzeneko online saioa izango da. EKI proiektuaren egileek nahiz metodologiaren erabiltzaile diren irakasleek, EKI oinarri hartuta, norbere diziplinetako praktika onak aurkeztuko dituzte: praktikaren helburua, nondik norakoa eta balorazioa.