eki DBH / EKI DBH kokapen orokorra
EKI DBH Musika (Aurkezpena)

- Noiz:
- Maiatzak 18, asteazkena , 15:30etik 16:30era
- Non:
- Online
- Iraupena:
- Ordu 1
- Oharrak:
- DBHko irakasleei zuzenduta dago.
- Irakasleak: Ane Muñoa eta Amaia Gutierrez
Izena eman duzu.
Partekatu
Musikako proposamena sortzen eta garatzen ari da Ikaselkar hezkuntza argitaletxea DBHko eki proiektua osatzen jarraitzeko asmoz. Aurtengo ikasturtean DBH1. maila plazaratu dugu, eta 2022/23 ikasturtean DBH 2. maila izango da eskuragarri. Aurkezpen saio honetan, ikasarlo berriari buruzko azalpen eta argibide orokorrak jasoko dituzu, baita plataforma digitalari dagozkionak ere.
Helburua
Saioaren helburua da DBH2rako ondu den proposamenaren ikuspegi osoa jasotzea.
Edukiak
Ikas-irakaskuntzarako ingurune erabat digitalean eskaintzen da EKI DBH Musika. Ohi bezala, DBH2rako proposamena hiru unitate didaktikotan egituratzen da:
- We are the world
- Festarik Festa
- Video Killed the Radio Star
Metodologia
Zuzeneko online saioa izango da.