Formazioa

Eki DBH 1 · IDU unitateen aurkezpena eta gelaratzea (Aurkezpena)

Eki DBH / EKI DBH 1. maila

Noiz:
Irailak 22, osteguna, 15:00 - 16:30
Non:
Online
Iraupena:
Ordu eta erdi
Oharrak:

Leire Burdain eta Bego Gordillo izango dira emaileak.

Izena eman

itxi

Izena eman

Baieztatu, mesedez, zure izen-ematea.

Izena eman

Izena eman duzu.

Partekatu

DBH1en Eki Naturaren Zientziak, Gizarte zientziak eta Euskara diziplinak eredu digitalean lantzen dituzten irakasleei zuzenduta dago.

Helburua

Ondorengo helburuak ditu saioak:

  • Inklusioa eta aniztasunaren trataera zer den ezagutzea.
  • Inklusioaren bidetik, IDUren printzipioetan oinarrituta, unitateetan egin diren jarraibide orokorrak ezagutzea.
  • DBH1eko arloko 3 unitateetan egindako jardueren egokitzapenak eta gelaratzeko irizpideak ezagutzea.

Edukiak

Aniztasunaren trataera eta inklusioa ikuspegia jorratuko dira saioan:

  • Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren (IDU) ezaugarriak inklusibitateari erantzuteko tresna gisa.
  • Aniztasunari erantzuteko IDU adibideak.
  • IDU ikuspegitik DBH 1eko unitateetan egindako egokitzapenak.

Metodologia

Bi atal izango ditu saioak. Lehenengo atalean, IDU printzipioak landuko dira. Ondoren, egin diren egokitzapen nagusiak azalduko dira, gelaratzeko proposamenak eta iradokizunak emanez.