Eki DBH
DBH · Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (online)
- Noiz:
- 2025eko urtarrilaren 8tik otsailaren 21era
- Non:
- Online
- Iraupena:
- 25 ordu
- Prezioa:
- 270 €
- Oharrak:
EKI proiektuan aditua den Harri Beobide Egañak zuzenduko du ikastaroa.
Izena eman duzu.
Partekatu
DBHko irakasleei zuzendutako ikastaroa da.
EKI proiektua sakon ezagutuko duzu eta ikastaroa amaitutakoan gai izango zara metodologia ziurtasunez eta eraginkortasunez gelaratzeko.
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek homologatuta.
Helburua
Bi helburu nagusi ditu ikastaroak:
- EKI proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasunak ezagutzea.
- EKI ikasmaterialak erabiltzen ikastea.
Edukiak
Ondorengo edukiak landuko dira:
- EKI proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.
- Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak.
- Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa.
- Ebaluazioa.
- Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan.
- EKI ikasmaterialak eta ingurune digitalak.
- Unitateen planifikaziorako iradokizunak.
Metodologia
Online ikastaroa da (25 ordu).
Edukiak dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez emango dira. Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; parte-hartzaileen lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 6 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.
Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek homologazio-agiria eskuratuko dute.