Bloga

Zenbakietan oinarritutako idatzizko algoritmoak Lehen Hezkuntzan

LH · 2024-02-22 · Leire Arana eta Aritz Larreta, Kimu Matematikako egileak

Partekatu

Zenbakietan oinarritutako algoritmoek zenbaki eta eragiketen gaineko ezagutza aberasten dute: zer egiten ari den ulertzen lagunduko dio ikasleari, eta akatsak erraz identifikatu eta zuzendu ahal izango ditu.

Eguneroko bizitzako egoeretan batuketak, kenketak, biderketak edota zatiketak burutzen ditugu hainbatetan. Hala, LHko ikasgeletan, matematikako saioan, gutxiago edo gehiago, tarte bat eskaintzen zaio algoritmoak ikasi eta praktikatzeari. 

Baina, zer-nolako garrantzia du ikasleek idatzizko algoritmoak egiten jakiteak? Gure eguneroko bizitzan, zenbat erabiltzen ditugu idatzizko algoritmoak?

Idatzizko algoritmoen praktikak lagundu behar digu zenbakien eta eragiketen gaineko ezagutza aberasten eta sakontzen.

Eragiketa bat edo bestea egiterakoan askotariko estrategiak erabiltzean dago gakoa:

  • Ulergarritasuna bermatzeko, material manipulagarria erabili.
  • Buruz egin daitekeena, buruz egin.
  • Kalkulagailua eta kalkulu-orria erabili, hala dagokionean.
  • Idatzizko algoritmoak erabiltzekotan, egokiak direnak aukeratu, hau da, irekiak, ulergarriak eta kalkulurako gaitasuna aberastuko dutenak: zenbakien deskonposaketan oinarritutako algoritmoak.

Ondorengo bideoetan zenbakietan oinarritutako idatzizko algoritmoen adibideak dituzu, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa egiteko, Ikaselkarreko LHko Matematikako egileok proposatuta:

_ BATUKETA

_ KENKETA

_ BIDERKETA

_ ZATIKETA

Lehen Hezkuntzako Kimu eta EKI proiektuetan matematika nola lantzen dugun ezagutu nahi al duzu? Jarri gurekin harremanetan eta gustura azalduko dizugu:

Teléfono - Iconos gratis de tecnología 943 22 58 76

Correo electrónico - Iconos gratis de ikaselkar@ikaselkar.eus