Hezkuntza · 2022-02-11 · Ikaselkar
Emakume eta Neska Zientzialarien nazioarteko egunean, ikasleekin lantzeko proposamen didaktikoak
Mundu osoko ikertzaileen %30 baino gutxiago dira emakumeak gaur egun. Emakume ikasle guztien % 30ak soilik hautatzen ditu zientziarekin, teknologiarekin eta matematikarekin lotutako arloak goi-mailako hezkuntzan, UNESCOren datuen arabera (2014 – 2016). Genero-aurreiritziek eta estereotipoek neskak eta emakumeak zientziarekin lotutako alorretatik urruntzen dituzte.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da gaur, otsailak 11. Eta badira 11 arrazoi egun hau ospatzeko eta zientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko, ez urtean behin bakarrik, baita gainerako 364 egunetan ere.
Ikasgelan gaiaren inguruan gogoeta egiteko hemen Emakumeak zientzian artikulua, eta jarraian dituzue zenbait proposamen didaktiko:
Jarduera mota | Proposamena | Prestaketa denbora | Ikasgelan aritzeko gutxieneko denbora |
#eki materiala erabilita | EKI LH eta DBHko proiektuko unitateetan ageri diren STEAM emakumeak talde lanean identifikatu, eta patxadaz aztertu (ekigunea.eus atarian edota liburuetan topa ditzakezue).
Non topatuko ditugu erreferente horiek?
| 10 min. | 20 min. |
Taldeko jolasa | Emakume zientzialarien erroskoa (Zientzia Kaiera) | 30 min. | Saio 1 |
Bideoa ikusi eta iritzia eman | Ezagutzen duzu Matila efektua? (ikus-entzunezkoa gaztelaniaz dago) | 10 min. | 20 min. |
Zientzia egutegia | Zientzia eskola egutegia eta gida. Egutegia deskargatu eta inprimatu dezakezu. Ondoren, ikasgelako horman zintzilikatu eta ikasturtean zehar landu. | 15 min. | 5 min., nahieran ikasturteko zenbait saiotan. |
Irakurri eta hausnartu | #Zientzialariak bildumako obrak irakurri eta gelan landu. Titulu interesgarriak: | 15 min. | Saio 1 |
Erakusketa antolatu | Zientzialari bat (edo gehiago) aukera eta marraztu, posterrak margotu edota emakume zientzialarien zigiluak aztertu. Ondoren, gelan erakusketa antolatu edota bakoitzak bere lana azaldu besteei. | 20 min. | Saio 1 |
Ahozko aurkezpena | Txikipediako bibliografiak erabilita, emakume zientzialari bati buruzko irakurgai bat aukeratu, irakurri eta ikaskideei aurkeztu. Adibidez: | 20 min. | Saio 1 |
Irakurri eta hausnartu | Científicas komikia irakurri eta hausnartu (gaztelaniaz dago komikia) | 15 min. | Saio 1 |
Gainera, oso erabilgarriak izan daitezkeen hainbat baliabide interegarri ditu Elhuyar fundazioak:
- Emakumeak zientzian, karta jokoa.
- 12 emakume zientzialariren horma-irudiak.
- Bizilabe, gazteentzako zientzia-bizipenen labean 2022rako ekimenak antolatu dituzte herriz-herri.
- Elhuyar aldizkariaren, Ekinean atalean ikasleentzat gertuko ereduak topatuko dituzue.
Proposamenak baliagarriak izatea espero dugu.
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke
Hezkuntza · 2025-01-10
Jon Fernandez Iriondo: "Segun eta zer testuliburu erabiltzen dituzten eskolan, nazio-identitate bat edo bestea helduko zaie gehiago ikasleei"
Hezkuntza · 2024-12-16
Ikusgela, ikasleekin lantzeko dibulgazio bideoak
Hezkuntza · 2024-09-03
Ikasturte berriari EKI edo Kimu ikasmaterialekin ekingo diozu?