Esperientziak · 2023-01-18 · Ikaselkar
«Autonomia eta talde-lana eskaintzen dizkio Eki proiektuak ikasleari» · Ima Berasaluze, J.A. Mogel

Partekatu
EKI erabiltzaileen esperientziak #04 | Ima Berasaluze Buenetxea Lehen Hezkuntzako irakaslea da Eibarko J. A. Mogel ikastola publikoan. LHko Eki proiektuari buruz galdetuta, ondorengoa nabarmendu du: «Bi gauza zoragarri eskaintzen ditu Eki proiektuak umeentzat: autonomia eta talde-lana».
Ima Berasaluze Buenetxeak pribilegiatutzat du bere burua. Maite du irakasle lana; gustuko lekuan, aldaparik ez. Eibarko J. A. Mogel ikastolan dihardu irakasle, LH 6. mailako tutorea da egun.
Urte batzuk igaro dira Eki proiektua ezagutu eta ikastolan ezarri zutenetik. "Gizartea aurrera doa, aldatu egin da, asko, eta nahiz eta aurrekoa bere sasoian ona iruditu, jada ikusten genuen premia genuela aldaketak egiteko. Eta bapatean EKI proiektua gure eskuartera iritsi zen. Ikaragarri gustatu zitzaigun multidiziplinarra izatea, hau da, nolabait erronkak izatea ez bakarrik arlo batekoak, baizik eta denen artean sortu beharreko zerbait". Erronka moduan hartu zuten aldaketa, "ikasteko gogoarekin eta berritzeko gogoarekin", Berasaluzek aitortu digunez.
Eki proiektuari buruz zer nabarmenduko lukeen galdetuta, Berasaluzek garbi du, "niretzat EKIk bi gauza eskaintzen ditu zoragarriak: autonomia eta talde-lana". Ikasleek hasieratik garbi dute zer helburu lortu behar duten eta "umeak desiratzen daude ikasi duten hori guztia praktikan ipintzeko".
Edozein gairi buruzko informazioa inoiz baino eskuragarriago dugun garaiotan, honela dio Berasaluzek: "jakintzak Interneten daude, liburuetan daude, edonork eskuratu ditzake, baina nola iritsi horra, nola egin horren aukeraketa egokia, nola izan kritikoa, eta nola eraiki hortik, hori da benetan inportantea".
Ikusi bideoa:
- [BIDEOA] Ima Berasaluze Buenetxea · J. A. Mogel ikastola:
Beste sarrera hauek ere interesgarriak izan daitezke

Esperientziak · 2022-12-13
«Eki proiektuak ikasgaiak uztartzeko eta eremuka lan egiteko aukera eman digu» · Nagore Murua, Mariaren Lagundia

Esperientziak · 2022-11-28
«Eki proiektuak ikasleari laguntzen dio bere ikasketa prozesuaren kontzientzia handiagoa izaten, hasieratik garbi baitauka zein den helmuga» · Idoia Marin, Kurutziaga

Esperientziak · 2022-11-21
«Euskal Herrian sortua da Eki proiektua, eta euskararen erabilera sustatzeko eta ikasleak euskal mundura gerturatzeko egokia da» · Dabid Dominguez, Iturrama BHI