Blog

«Euskal Herrian sortua da Eki proiektua, oso hurbilekoa dugu, eta euskararen erabilera sustatzeko eta ikasleak euskal mundura gerturatzeko egokia da»

Esperientziak · 2022-11-21 · Ikaselkar

Compartir

Iruñeko Iturrama BHIn Euskarako irakaslea da Dabid Dominguez Gonzalo. Ondo ezagutzen dute Eki Euskara eta literatura proiektua Iturrama ikastetxe publikoan; euren kasuan, ikasleen artean euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzeko baliatzen dutela azaldu digu Dominguezek.

Iruñeko Iturrama ikastetxe publikoan Euskarako irakaslea da Dabid Dominguez Gonzalo. Auzoan jaioa, bertako ikasle izan zen eta duela 8 urtetik hona irakasle lanetan ari da. 

Eki DBH Euskara eta literaturako ikasmateriala lantzen dute Iturrama BHIn. Dominguezek adierazi digunez, «material honekin, metodologia honekin, ni behintzat ziurrago sartzen naiz gelara, eramaten dudana gehiago sinisten dut».

Ikasleen artean euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzeko Eki proiektua aproposa dela iritzi dio; «Euskal Herrian sortua da Eki proiektua, oso hurbilekoa dugu, eta euskararen erabilera sustatzeko eta ikasleak euskal mundura gerturatzeko egokia da».

Halaber, Eki proiektuak ikaskuntza kooperatiboan aritzeko bide ematea azpimarratu du. Haren hitzetan, «produktua garrantzitsua da, noski, baina prozesua bera ere bai, eta prozesua delako horretan EKIk asko errazten digu ibilbidea». Eki DBHko errubrikak ere nabarmendu ditu.

Ikusi bideoa!

  • [BIDEOA] Dabid Dominguez Gonzalo · Iturrama BHI: