TXIKIA IZANIK. ..

13,50 13,50

Produktua erosi

Produktuaren deskribapena

Badira haur kantu batzuek, urteak joan, urteak etorri, iraun egiten dutenak, klasiko bihurtu zaizkigunak. Kantu horiek, duten musikalitatearengatik, duten erritmoagatik eta ederrak direlako, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta handituta ere beren oihartzuna uzten dute gure haurtzaroko oroitzapenetan. Kantu klasiko horiek jaso ditugu bilduma honetan, Pintto-pintto, Txikia izanik, Jon Braun, Lehenengotxo hori… gure haurren musika errepertorioan bere tokia irabazia duten kantu guztiak. Kantuon egileak ere lehen mailakoak dira haur musikan: Xirula Mirula, Takolo, Pirritx eta Porrotx, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Hik Hasi, Oskorri…  Haurrak kantua eta dantza batera bizi baititu. Gure nahia haur kantu eder hauen transmisioari segida ematea da, guraso berriek kantuak ikasi eta haur txikiekin kantuan eta dantzan egin dezaten. Hala, haur txikiek eskolan ikasten dituzten kantuak etxean, guraso eta familiakoekin, abestu ditzaten. 1.- Txiki, txiki, txikia 2.- Lotan nago 3.- Sagu txiki, sagu maite 4.- Pintto, pintto 5.- Jon Braun 6.- Kua, kua 7.- Lehenengotxo hori 8.- Apalatxo 9.- Eragiozu 10.- Han zeuden 11.- Arantxan txan 12.- Ene txiki 13.- Korro korroan 14.- Txalopin txalo 15.- Binbili bonbolo 16.- Martuteneko trena 17.- Sorgina pirulina 18.- Uztaiak gora (Ran Roberran)