OPORRETAKO KOADERNOA LH 4 (ERANTZUNEKIN)

9,20 9,20

Produktua erosi

Produktuaren deskribapena

Udako oporretarako pentsatuta daude, bereziki, koaderno hauek; udan ere ikasten jarraitzeko, baina ondo pasatuz. Modu atseginean eta jolastian, urtean zehar egindakoak errepasatuko dituzte ikasleek, eta hurrengo ikasturtea ongi hasteko prestatuko dira.
Hainbat alor lantzen dira koadernoan, eta ariketa bakoitzean adierazita dago zein alorretakoa den jarduera.
Ingurunearen ezagutza, trebetasunak (psikomotrizitate fina, ikusmen zorroztasuna…), matematikak, plastika, ingelesa, euskera… denetarik lantzeko aukera izango dute ikasleek, beren ikasmailari egokituta, betiere.
Ikasleentzat atseginak izateaz gain, irakasle eta gurasoentzat ere pentsatuta daude koaderno hauek. Izan ere, atzeko aldean, eta erraz kentzeko moduan, erantzun-orriak aurkituko dituzte. Horrela, inongo zailatasunik gabe ariketak zuzendu ahal izango dituzte haurrek egin ahala. Bestalde, ikasleak berak ere bere lana autonomoki zuzentzeko aukera izango du, hala nahi izanez gero.