OINARRIZKO GRAMATIKA

26,50 26,50

Produktua erosi

Produktuaren deskribapena

Molde eta izate ezberdineko gramatika asko ezagutzen da hemen-han. Esku artean
duzun honek ez du molde jakin batera jokatu nahi izan. Terminologia, metodo eta
analisi jakin eta espezifikoetatik ihesi, oinarrizko gramatika koherente eta erabilgarri
bat osatzera jo nahi izan du.
Ez da, bestalde, hutsetik sortu den gramatika, iturburu jakina du: Eskola Gramatika
(1996). Haren uberan moldatua eta taxutua dator. Lau berrikuntza seinalagarri dituela
esan behar da, ordea:
• Euskaltzaindiak gaur arte emaniko arau eta gomendio guztiak osorik eta orpoz
orpo jasotzen ditu, eta horrek testu guztiak goitik behera orraztu beharra ekarri du.
• Gaur eguneko prosa didaktikoan nagusituz joan diren moldeak eta ohitura
berriak ere jasotzen dira.
• Idaz-estilorako gomendio praktiko batzuk ere gehitu zaizkio.
• Maina bereziz eta tentuz eginiko gaikako aurkibide zehatz eta oso bat paratu
zaio atzeko partean, bilaketak eroso eta erraz egiteko.
Euskara ikasten edota euskara lantzen eta sakontzen ari den edonorentzat, gramatikakontu
eta -arazoei irtenbidea arin eta erraz aurkitzeko moduko kontsulta-liburu bat
izan nahi du. Horratx, labur esanda, liburuaren nondik norako nagusia.