GEOGRAFI ATLASA – EUSKAL HERRITIK UNIBERTSORA

37,00 37,00

Produktua erosi

Produktuaren deskribapena

Geografi Atlasa – Euskal Herritik Unibertsora izeneko atlasa eguneratuta be-rrargitaratu du Elkar argitaletxeak uda honetan, azken-azkeneko aldaketak jasota gainera, herrialdeei dagozkienak zein Unibertsoari dagozkionak, Serbia eta Montenegro bereiztea eta Planeten sailkapen berria hain zuzen ere.

Horrez gain, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen proposamen eta eraba-kien arabera idatzita daude Atlaseko izen guztiak.
Hiru atal nagusi ditu Atlasak: lehenengoak Unibertsoari eta Lurrari dagozkien ezaugarriak azaltzen ditu; bigarrengoak mapak eskaintzen ditu: Mundua, Ozea-nia, Amerika, Asia, Afrika eta Europa (Frantzia, Espainia eta Euskal Herria oso-rik eta eskualdeka); eta hirugarrengoak aurkibide osoa eta zehatza.

Oso material egokia izaten jarraituko du Atlas honek irakaskuntza arloan eta baita beste hainbat arlotan ere.