EGIZU LO – LOTARAKO KANTAK

15,95 15,95

Produktua erosi

Produktuaren deskribapena

Lotarako kantak, lotarako ipuinak. Marrazkilaria: Eider Eibar. EGIZU LO disko eta urte ezberdinetan artista eta ahots ezberdinek grabaturiko euskal sehaska-kantarik esanguratsuenak eskeintzen dituen bildumarik osoena duzu. Hautaketa zein edizio musikala burutzeko garaian, hainbat erizpideren arteko zubia eraikitzen ahalegindu gara: batetik artistiko-musikalak eta katalogo historiko bati dagozkion ikuspegi historikoak bestetik, tonalidade, ahots, eta artista, aspaldiko zein egungo, askoren presentzia kateatua eskeiniz. Horren ondorioz, emaitza atsegina da, erabat sujerikorra suertatzen da eta lehen notatik amaiera arte, pasadizo musikal adierazkor bezain samurretan amoltsuki kulunkatzen gaitu, izpiritu gaiztoengandik gure loa babestuz, zilborrezko amets gozotan kiribildu gaitezen.

1.- Egunsentiko ametsetan (Benito Lertxundi)
2.- Altxalilia (Oskorri)
3.- Gure haur honen (Olatz Zugasti)
4.- Haur baten beharra (Oskorri)
5.- Lo kanta (Amaia Zubiria)
6.- Haurra sehaskatxoan (Urretxindorrak)
7.- Naiari (Imanol)
8.- Amaren bularra “sehaska kanta” (Niko Etxart)
9.- Haurtxoa sehaskan (Aritzak)
10.- Ttun-kurrun-kuttun (Jon Bergaretxe / Julen Lekuona)
11.- Loa-loa ttuntturrun (Lurdes Iriondo / Xabier Lete)
12.- Haurra egizu lotto-lotto (Olatz Zugasti)
13.- Haur kanta II-III (Imanol)
14.- Iluna denerako (Benito Lertxundi)
15.- Loa-loa (Haizea)
16.- Sehaska kanta (Imanol)
17.- Lo hadi aingürÜa (Maddi Oihenart)
18.- Sahatsaren loa (Pello Ramirez)