(CD-ROM) EUSKAL HERRIKO 101 GAZTELU

18,00 18,00

Produktua erosi

Produktuaren deskribapena

Euskal Herrian Erdi Aroan izan ziren gazteluen berri ematen da CD-ROM honetan. Pantailetan gaztelu bakoitzari buruzko datu orokorrak eta zehatzak heldu dira: argazkiak, aztarnak… Eta zergaitik eraiki zuten gaztelua eta zergaitik eutsi zioten bere horretan eraikinari eta abar. Gazteluen sorrera eta horien ondoko bilakaera historiko eskaintzen da bide batez. Bestalde, Erdi Aroan gazteluek izango zuten egitura eta gaur egunean gelditzen diren aztarnak noizkoak eta nongoak diren azaltzen du.
Gaztelu bakoitzera ailegatzeko argibide zehatzak ematen dira, eta zailtasun maila ere zenbatekoa den ere esaten da, mapa eta guzti. Horrez gain, hainbat gazteluren ingurumarian dauden ikuspegi panoramikoez gure begi-bihotzak asetzeko aukera aparta eskaintzen da. Halaber, informazio osoa PDF formatuan eskuratzeko edo eta inprimatzeko.