PRESTAKUNTZA PLANA

Prestakuntza plana

2019-20 ikasturtea

Urtxintxa. Ikuspegi komunikatiboa eta espazioak

NOIZ: Urrian
GAIA: Proposamen metodologikoak (dinamikaren azalpenak, hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa eta espazioaren antolaketa).
LEKUA: Ikastetxearekin adostuko da.
EGUTEGIA: Ikastetxearekin adostuko da.
PREZIOA: 300€ ikastetxeko.
OHARRA: Izena ematea nahikoa arrazoi izango da ikastaroa kobratzeko.

Proposamen metodologikoa eta dinamikaren azalpena

Proiektu pedagogikoaren azalpen orokorra egiteaz gain, Urtxintxak bultzatzen duen proposamen metodologikoa landuko da.Parte hartzaileen esperientzian oinarrituta, eraldaketak nola, zergatik eta zertarako egiten diren modu dinamikoan landuko dira.Urtxintxak proposatzen duen hautu metodologikoa (espazioaren antolaketa) ikusteko aukera izango da.

Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa. Ahozkotasunetik hizkuntza idatzira

Hizkuntzari buruzko kontzepzioa ulertzeko dinamika batean parte hartzeko proposamena landuko da. Ondoren praktikan ikusiko da kontzepzio horren oinarrizko adibide bat (antzezpen kolektiboa) Arantza Zugazagarekingrabatutako bideo batean oinarrituz.

Espazioaren antolaketa: txokoetan, zer, nola eta zertarako

Espazioaren antolaketaren inguruko hausnarketa batetik abiatu eta txokoetako proposamen batetarako bidea landuko da. Horretarako, praktikaren aplikazio, analisi eta kontrasterako topagune bat eskainiko da, txokoetako funtzionamenduaren dinamika barneratu, jarrera, jarduerak, espazioa eta materialaren erabilpena hobetzeko.

Txanelaren unitate didaktiko baten erabilera egokia

NOIZ: Urrian
GAIA: Unitate didaktiko baten azalpen praktikoa.
LEKUA: Ikastetxearekin adostuko da.
EGUTEGIA: Ikastetxearekin adostuko da.
PREZIOA: 300€ ikastetxeko.
OHARRAK: Izena ematea nahikoa arrazoi izango da ikastaroa kobratzeko. Oinarrizko ikastaroa da, proiektuan hasi beharriak direnentzat.

Helburua: Oinarrizko konpetentzietan oinarritutako ikuspegia eta hizkuntzen ikuspegi komunikatiboa ardatz, Txanela materialaren erabilera egokia ahalbideratzea izango da saioaren helburua.
Edukia:
1. Unitate baten azterketa.
2. Txanela eta Globalizazioa: Euskara, Ingurunea eta Arte-Hezkuntzako edukiak interesgune bakarrean lotuta.
3. Proiektuak: Unitate bakoitzeko proiektu baten proposamena. Ziklokako arloen lanketa osatua. 4. Idatzizko komunikazioaren hastapenetarako ikuspegi eraikitzailearen oinarri teorikoa ezagutu eta praktikara eraman.
a. Oinarri teorikoa: hizkuntza idatziaren eraikitze prozesuaren urratsak.
b. Kontzientzia fonologikoa: grafemen eta fonemen analisia, sintesia eta korrespondentzia eraginkortasunez egiteko jolasak eta ariketak.
c. Hizkuntza idatziaren ulermen eta ekoizpen estrategiak; irakurzaletasuna.
d. Esperientzia onak.
5. Txanela eta prozedura metadiziplinarrak: Interakzioa, ikasle-ikasle eta ikasle-irakasle artekoa. Balio eta jarrerak. Elkarlana. Elkarrizketen kudeaketa. Elkartasun jolasak.
6. Ebaluazioa: prozesuaren behaketa, erregulazioa, auto ebaluazioa eta ko-ebaluazioa.
Metodologia: Egindako azalpena praktikan oinarrituta izango da. Bideoak, argazkiak, dokumentazioa erabiliko dira. Parte hartzaileen esku-hartzea ahalbideratuko da.

EKI LH-5.1: Diziplinartekoa

IRAUPENA: Ordu erdi.
EGUNA /LEKUA: 2019-09-11 / Gipuzkoa 2019-09-12 / Gipuzkoa 2019-09-11 / Bizkaia 2019-09-12 / Bizkaia
ORDUTEGIA: 9:00-9:30.
KOPURUA: 10 kide gutxienez.
IZEN EMATEA: Azken eguna 2019/09/06.
OHARRA: EKI proiektuko erabiltzaileentzat

Helburuak: EKI LH 5.1. Diziplinarteko fasearen egitura eta proposamen didaktikoaz jabetzea. Edukiak:
EKI LH 5.1. Diziplinarteko koadernoaren:
-Hasierako fasearen helburuak, jarduerak eta kudeaketa landuko da.
-Amaierako fasean:
-Diziplinarteko integrazio-konpetentzia eta egoeraz arituko gara.
-Zereginak, helburuak eta ebaluazio irizpideak azpimarratuko dira
Metodologia: Aktiboa eta parte hartzailea.
Emaileak: Sortzaileak.
Hartzaileak: EKI LH 5eko erabiltzaileak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika