Hiztegiak

19 emaitzetatik 11–19 erakusten

  • EUSKAL HIZTEGI MODERNOA
    38,00 38,00

    EAN: 9788483316894

  • EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIA
    45,00 45,00

    EAN: 9788490270233

    Egilea: EUSKALTZAINDIA

    Euskaltzaindiaren hiztegia, Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak 2000. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua. Hogei bat mila hitzeko hitz zerrenda zen, hitz horien ortografia batua adierazten zuena batez ere. Esku artean duzun liburu hau 20.000 hitz haiei dagokien “hiztegi osoa” da, hots, haietako hitz bakoitza adierez, definizioz eta adibidez hornitzen duena.
    Hona hemen, beraz, erabiltzailearen eskura, urte luzetan ondutako ahaleginen emaitza; euskararen akademiak moldatua eta itxuratua.
    Inon bada hizkuntza akademia baten eginkizunik behinena, hauexetan da, hain zuzen ere, hizkuntzaren lexikografiari bultzada ematen, estandar baten osatze eta mamitze aldera.
    Euskalkietatik nahiz egungo bizimodutik euskararen egunerokotasunean errotu diren hitzak sistematizatzen eta egokitzen saiatu da Euskaltzaindia etengabe, Hiztegi Batuan, alegia, estandar delakoaren hitz zerrenda erabilgarria osatuz.
    Orain beste pauso bat eman du Euskaltzaindiak, euskararen normalizazio eta normatibizazio munduan. Hainbatez, euskara-euskara hiztegia lehenez argitaratu du, beste hizkuntzetan ohikoa dena gurean ere plazaratuz, hots, euskararen hitzek dituzten adierak eta adibideak euskararen bidez emanik.
    Hiztegigintza, hala ere, bukaerarik gabeko jarduera da, hizkuntza etengabe biziberritzen delako seinalea.
    Seinale ona euskararentzat ere, eta etorkizuneko belaunaldientzat erantzukizun nabarmena dakarrena.
    Horretara dator hiztegi hau, denon asmo eta gogoei laguntza ematera eta erabiltzaile orori tresna berria eskaintzera, euskara bera gero eta erabilgarriagoa, gero eta ageriagoa izan dadin euskal gizartean.

  • EUSKARA-ALEMANA / ALEMANA-EUSKARA HIZTEGIA
    26,00 26,00

    EAN: 9788497839396

    Egilea: MARTINEZ RUBIO, ELENA

    Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch hiztegiaren 2. edizioa prestatu du Elena Martinez Rubio bilbotarrak eta Elkar argitaletxeak argitaratu du, berrituta, osatuta eta eguneratuta. 32.400 sarreratik gora ditu, 4.600 adibide eta esapide argigarri. Lexiko arrunta eta teknikoa uztartuta datoz bertan, eta gramatika kategoariak ere eskaintzen ditu. Eranskinetan, berriz, ?Hizketan? izeneko atala da berrikuntzetako bat, hainbat hizkuntza funtzio daude jasota bertan, eta, horrez gain, alemanezko eta euskarazko gramatika-atalak daude. Ikasle, itzultzaile eta alemanez hitz egiten duen euskaldun ororentzako moduko hiztegia osatu du Elenak, lexikoaren inguruko zalantzak argitzeko adibideekin.
  • HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA (ELKAR)
    80,00 80,00

    EAN: 9788497830249

    Egilea: BATZUK

    -75.000 ARTIKULU -50.000 LEXIKO-SARRERA; 7.000 AZPISARRERA, 66.000 ADIERA; 500 AZALPEN ENTZIKLOPEDIKO -25.000 ONOMASTIKA-SARRERA (6.000 EUSKAL HERRIKOAK);700 AZPISARRERA -3.600 ILUSTRAZIO: ARGAZKI, ESKEMA, MAPA, MARRAZKI ETA TAULAK -24 ORRIALDEKO ERANSKIN KARTOGRAFIKOA -13.500.000 TESTU KAREKTERE
  • IRUDI BIDEZKO HIZTEGIA
    25,50 25,50

    EAN: 9788483318522

  • MORRIS POCKET PLUS EUS / ING – ENG / BASQUE
    29,85 29,85

    EAN: 9788490270271

    Egilea: AA. VV.

  • MORRIS STUDENT PLUS HIZTEGIA EUSKARA / INGELESA – ENGLISH / BASQUE
    50,00 50,00

    EAN: 9788489638143

  • NIRE LEHEN HIZTEGIA
    43,00 43,00

    EAN: 9788497836043

    Egilea: BATZUK

    Nire lehen hiztegia hiztegi entziklopediko txiki bat da, hiztegiekin lehen harremanetan hasteko apropos-aproposa. Hemen aukeratutako 11.500 sarrerak oinarri-oinarrizkoak dira, eta aukerakoak eguneroko harremanean komunikatzeko edota derrigorrezko hezkuntzan erabiltzeko. Nire lehen hiztegia ez da maila altuko definizio akademikoak ematen dituen hiztegia, euskara eta euskaraz ikasten ari diren ikasleek eguneroko lanerako behar duten gidaliburu erabilerraza baizik; adiera generiko eta arruntenen azalpen didaktikoez dago prestatua, xehetasunez eta adibidez jantzia —askotan, definizioan integratuta daude—, erabilerari buruzko oharrekin eta ilustrazio ugariz hornitua. Sarrerak ilustratzeko eta definizioen osagarri, 1.100dik gora irudi dauzka Nire lehen hiztegiak eta, horiez gain, 240 marrazki, 13 mapa eta 16 horma-irudi biltzen dituen eranskina koloretan. Eranskinaren azken-azkenean, idazketari buruzko zenbait atal argigarri txertatu dira eta aurkibide zehatza ere bai.
  • SINONIMOEN KUTXA – SINONIMO ETA ANTONIMOEN HIZTEGIA
    20,00 20,00

    EAN: 9788492457120

    Egilea: BATZUK

    Lexikoa aberaten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen material osagarria da: · Euskarazko sinonimo eta antonimoen hiztegia · Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan · Sinonimoak eta antonimoak oharrez eta adibideez hornituak · Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera moldatua - 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera - 24.535 adiera - 63.661 sinonimo 23449 antonimo
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika