Ezagutu E.H.ren historia

6 emaitza erakusten (guztiak)

  • BAIONA TTIPIKO PIRATAK – LUR ETA AMETS – EUSKAL HERRIAREN HISTORIA 6
    9,00 9,00

    EAN: 9788490274224

    Egilea: ALBERDI ESTIBARITZ, UXUE / PELAEZ PICAPIEDRA, PATXI (IL. )

    Lur eta Amets, Baiona Ttipiko piratak, Uxue Alberdi: Baionan, 1600. urteko egun batean, ustekabean gurutzatu ziren Parisko gorteko dama pinpirin batzuen eta pirata abenturazale batzuen istorioak; zer dela eta... dantzaldi batera joateko soineko batengatik, alajaina.

  • IKASTOLA ARMAIRU BARRUAN
    9,00 9,00

    EAN:

    Armairu barruko ikastola - Lur eta Amets: Amona Anderek Donostiara itzultzea erabaki du Lur eta Ametsekin, Francoren diktaduraren ondorioz, urteak Saran igaro ondoren. Ihes egin aurretiko bizimodua berreskuratu nahi du. Andereñoa zen Donostian, haurrei eskola ematen zien. Donostiara itzultzean zenbait trikimailu asmatu beharko dute ikastola martxan jartzeko.

  • LAUROGEI AMONEN ALTXORRA
    9,00 9,00

    EAN:

    Lur eta Amets, Laurogei amonen altxorra, Uxue Alberdi: Euskal Herriko historiaren zenbait kronikek Zugarramurdiko kobazuloetan gertaturiko istorio ikaragarriak ekarri dizkigute XVI. mendeaz geroztik. Ipuin honek sorgintzat hartu zituzten emakumezkoen maitasun istorio ederra jaso du, aitzitik.

  • LUR ETA AMETS
    35,00 35,00

    EAN:

    Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia: Izan ginena ezagutzera eman, oraina sortu eta etorkizuna irudikatzen duen ezagutza-liburu honek Euskal Herriaren historiaren kronika jasotzen du.


    Gure herriko lurraldeen aniztasuna eta aberastasuna erakutsi nahi izan dugu bake garaian nahiz gerra urteetan. Horregatik, liburu honetan era askotako jendea agertzen zaigu: gizonezkoak nahiz emakumezkoak, haurrak nahiz agureak; dela jende xumea dela aberatsa, boteretsuak eta herritar baztertuak, baserritarrak zein arrantzaleak, bai herri txikietakoak bai hirietakoak; euskaldunak eta erdaldunak.


    Lurraren sorreratik bertatik abiatuta, gaur arteko historiaren kronika honetan amona Andereren
    ahotsaren oihartzuna jasoko dugu; Lur eta Amets anai-arreben bizipenen aztarna eta Baltaxar katuaren hitz jostari eta zirtolaria.

  • MARTXA ETA BORROKA
    9,00 9,00

    EAN:

    Martxa eta borroka - Lur eta Amets: Felixek, Lur eta Ametsen lehengusuak, soldaduskara joateko gutuna jaso du. Haserre dago. Protesta egiteko asmoz irtengo da kalera Lur eta Ametsekin. Ustekabean, ordea, sekulako euri-zaparrada hasiko da, uholde bihurtuko dena. Herriko gaztetxea ere urak hartuko du. Musika, halere, ez da faltako.

  • ZAZPI KALEETAKO ESKOLA
    9,00 9,00

    EAN:

    Zazpi kaleetako eskola - Lur eta Amets: XIX. mendearen amaieran bizi-bizi dago Bilbo eta, Atxuriko eskolarako bidean, kaleko harrabotsak Lur eta Ametsen jakin-mina areagotu egin du. Aspaldi honetan ohartuta daude amona Anderek arazoak dituela tabako-fabrikan; piper egin eta amonari laguntzera joatea erabakitzen dute. Langileriaren bizimodua eta garaiko bidegabekeriak gertutik ezagutuko dituzte bertan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika