+10

16 emaitzetatik 11–16 erakusten

  • HAU EZ DA ZOO BAT!
    11,50 11,50

    EAN: 9788490273616

    Egilea: AGIRRE GARMENDIA, ALAINE / LOPEZ DE MUNIAIN, IRATXE (IL. )

    Hau ez da zoo bat!. Agirre Garmendia, Alaine / Lopez de Muniain, Iratxe (IL.). Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak…

    Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi du haur literaturako Xabier Lizardi saria.

  • ITSASADARREKO KONTUAK
    11,50 11,50

    EAN:

    Itsasadarreko kontuak, Paddy Rekalde: Oporretako lehenengo astean gurasoek aitite-amamaren etxera eraman dute Gari, itsasadarrera. Han dena da ezberdina eta berezia, egunerokotasunetik atera eta lagun berriekin hirian ez bezalako abenturak bizitzen dituelako. Indiano baten etxeak neska-mutilen jakin-mina sortuko du oraingo honetan, eta gainera, Garik lehenengo maitasunaren zapore gozoa ezagutuko du.

  • LOAREN INBASIO ISILA
    13,25 13,25

    EAN: 9788490276129

    Egilea: JAKA GARCIA, ANA / HIDALGO, BRUNO (IL. )

    Loaren inbasio isila, Ana Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (ilustratzailea): Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena.

  • MARTZELO ITSUA
    11,30 11,30

    EAN:

    Martzelo itsua, Pello Añorga / Maite Mutuberria (ilustratzailea): Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.

  • NERBIOI ZINEMAKO MISTERIOA
    14,50 14,50

    EAN:

    Nerbioi zinemako sekretua. Gaizka Arostegi. Bruno Hidalgo Garcia (Il.)
    Istorio liluragarri hau zinema-areto baten barruan gertatzen da. San Joan gaua heldu da Nerbioiko ibar ezkerrera eta gure protagonistak, Dani, Irene eta Simon, egunsentian eraitsiko duten areto zahar batean sartu dira, lekua azkeneko aldiz ikusi asmoz. Ustekabean, antzinako film batetik sortua dirudien pertsonaia bitxi batek fardel misteriotsu bat eman die. Gaztetxoek, abenturazko filmetan bezala, misio sekretu bat eraman beharko dute aurrera zinemaren magia amaitu ez dadin. Errealitatea eta zinemaren xarma uztartzen ditu kontakizun honek eta irakurleak, orrialdeotan, pantaila batean bezala, ikusiko ditu igarotzen zinemazale asko eta asko liluratu dituzten filmetako pertsonaiak.

  • UDA BAT SENEGALEN
    13,25 13,25

    EAN: 9788490276136

    Egilea: GALLASTEGI ZENDEGI, LUR / MARTIN SEGARRA, SUSSANA (IL. )

    Uda bat Senegalen, Lur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (ilustratzailea): Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika