+10

7 emaitza erakusten (guztiak)

  • 107 KIWI
    10,60 10,60

    EAN: 9788490274217

    Egilea: ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA, UNAI / BELATZ (IL. )

    107 kiwi, Unai Elorriaga eta Mikel Santos Martinez (ilustratzailea): Aroaren aita Pelix, alai eta maitagarria da, baina baita xelebre samarra ere. Halako batean desagertu egingo da, eta Aroak, Txoribel bere belearekin, haren bila joan beharko du. Fantasiaz eta xarmaz beteriko abentura dibertigarria asmatu du Unai Elorriagak.

  • HAU EZ DA ZOO BAT!
    11,50 11,50

    EAN: 9788490273616

    Egilea: AGIRRE GARMENDIA, ALAINE / LOPEZ DE MUNIAIN, IRATXE (IL. )

    Hau ez da zoo bat!. Agirre Garmendia, Alaine / Lopez de Muniain, Iratxe (IL.). Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak…

    Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi du haur literaturako Xabier Lizardi saria.

  • LOAREN INBASIO ISILA
    13,25 13,25

    EAN: 9788490276129

    Egilea: JAKA GARCIA, ANA / HIDALGO, BRUNO (IL. )

    Loaren inbasio isila, Ana Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (ilustratzailea): Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena.

  • MENDEBALDEAREN KONKISTA
    17,25 17,25

    EAN: 9788498433685

    Egilea: BATZUK

    Mendebaldearen konkista: Badirudi Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean bizi ziren milaka amerikarrek amets zoro bat izan zutela XIX. Mendearen hasieran: Ipar Amerikako Mendebaldea konskistatzea. Eta lurralde basati haietara joateko abenturan murgildu ziren. Batzuk urrearen edo animalien larruen bila joan ziren, beste batzuek abereak hazteko larreak eta lantzeko lurrak nahi zituzten. Baina Mendebalde Urrunean baziren lehendik han bizi ziren eta lur haien jabe zirenak: Ameriketako indiarrak. Eta indiar gerlari adoretsuek ez zeukaten beren arbasoen lurraldeak etorkin berrien eskuetan uzteko asmorik...

  • MENDEBALDEAREN KONKISTA
    17,25 17,25

    EAN: 9788498433685

    Egilea: BATZUK

    Mendebaldearen konkista: Badirudi Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean bizi ziren milaka amerikarrek amets zoro bat izan zutela XIX. Mendearen hasieran: Ipar Amerikako Mendebaldea konskistatzea. Eta lurralde basati haietara joateko abenturan murgildu ziren. Batzuk urrearen edo animalien larruen bila joan ziren, beste batzuek abereak hazteko larreak eta lantzeko lurrak nahi zituzten. Baina Mendebalde Urrunean baziren lehendik han bizi ziren eta lur haien jabe zirenak: Ameriketako indiarrak. Eta indiar gerlari adoretsuek ez zeukaten beren arbasoen lurraldeak etorkin berrien eskuetan uzteko asmorik...

  • PIKONDOAREN BALADA
    11,50 11,50

    EAN:

    Leire Bilbao + Maite Mutuberria (IL.), Pikondoaren balada: Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz, etxekoekin hitz eginez eta kanta zaharrak abestuz; gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, halako batean, sekula gehiago arbolatik ez jaistea erabakitzen duen arte. Istorio eder eta hunkigarria, Martiña ilobak kontatua.

  • UDA BAT SENEGALEN
    13,25 13,25

    EAN: 9788490276136

    Egilea: GALLASTEGI ZENDEGI, LUR / MARTIN SEGARRA, SUSSANA (IL. )

    Uda bat Senegalen, Lur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (ilustratzailea): Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika