Haserrea

 

Esku artean duzun Haserrea hau Kuku emozio-programaren barnean haserrea lantzeko dagoen album ilustratua da.

 

Kuku emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea,  udeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.

Oinarrizko 6 emozio lantzen ditu: poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa. Eta emozio horiek lantzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak eta emozio-txartelak. Esku artean duzun hau da album horietako bat.

Album ilustratuak eta ipuinak haurraren behar esanguratsuak asetzeko tresna indartsu bat dira. Emozionalki osasuntsu hazteko tresna dira, bizitzako gatazkei aurre egiteko indar terapeutikoa. Pentsamendua garatzearekin batera, kategoria intelektualak eraikitzen ditu haurrak, eta bidaia luze horren adierazle nagusia hizkuntza da.

 

Haserrea eskuetan duzuela, hauexek elkarrizketarako arrastoak:

Irakurri aurretik:

      ● Zer ikusten duzu azalean? Zer dago? Non?
      ● Zeren ingurukoa izan daiteke istorioa? Zer gertatuko da? (aurreratzeak eta hipotesiak)

 

Irakurtzerakoan:
      ● Nor da neskatxa? Zer izen jarriko zenioke?
      ● Non dago? Zer ingurutan?
      ● Zerekin topo egiten du? Nola sentitzen da? Zer aurpegi ipintzen du?
      ● Nola sentitzen da inurriak ugaritzean? Noizbait sentitu al zara horrela? Zer egoeratan?
      ● Zer gertatzen da inurriekin? Nondik nora doaz? Eta neska nola dago? Nola hitz egiten du?
      ● Zu nola egongo zinateke inurriak ahoraino sartuko balitzaizkizu? Zer egingo zenuke?

 

Haurrei emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskainiko dizu esku artean duzun Haserrea honek.

 

Erantsi Kuku bildumako gainontzeko baliabideak:

Firin-faran kalejiran. Poza lantzeko horma-irudia.
Tikili-tokolo zirkuan. Beldurra lantzeko horma-irudia.
Oinak lurrean pil-pilean. Tristura lantzeko horma-irudia.

Emozio-txartelak.
Sorpresa ipuina.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika