Emozio Txartelak

 

Esku artean dituzun emozio-txartelak Kuku emozio programaren barnean dauden oinarrizko 6 emozio lantzeko dira.

Kuku emozio-programa, hain zuzen, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.

Asko idatzi eta hausnartu da historian zehar emozioen inguruan. Iturri desberdinetatik edan dugu Kuku programa gorpuzteko, eta egile gehienen adostasuna duten oinarrizko sei emozioekin hastea proposatzen dugu:

 

TRISTURA:

  • Energia eta gogo ezarekin lotzen da.
  • Epe luzean iraun dezakeen emozioa da
  • Galera batekin dago lotuta
 

HASERREA:

  • Mehatxu baten berri ematen diguna
  • Haserreak haserrea ekar dezake
  • Beldurra uxatzen laguntzen du
 

SORPRESA:

  • Emozio guztien artean laburrera
  • Geldiarazi egiten gaitu
  • Atentzioa berreskuratzeko gakoa
 

NAZKA:

  • Emozio primitiboa da
  • Gauza kaltegarriak uxatzeko baliagarria
  • Sinesmen eta kulturekin lotura handia du
 

POZA:

  • Gaizkiegona murrizten duena
  • Gutxi irauten du gehienetan
  • Harreman sozialak murrizten dituena
 

BELDURRA:

  • Beldurra izatea ez da txarra
  • Oso bizia da
  • Bizirik irauteko baliagarria
 

 

6 emozio horiek lantzeko, zenbait baliabide aurreikusi ditugu: album ilustratuak, horma-irudiak, emozio-txartelak eta jolasak. Esku artean dituzun hauek dira emozio- txartelak.

 

Emozio-txartelek bi alderdi dituzte: batean, emozioen aurpegi-adierazpenak agertzen dira, emozio bakoitzeko 3 aldaera (intentsitate ezberdinetan adierazita), eta, bestean, egoera irekiak, sekuentziak eta istorioak sortzeko aukera emango digutenak. Era berean, norberaren esperientziak azaltzeko bidea ere ematen du jolasak.

 

36 ilustrazio eder, emozioak identifikatzeko eta istorioak sortzeko aukera ematen digutenak. Edozein hizkuntzatan, familian nahiz eskolan, bakarka nahiz taldean jolasteko txartelak dira.

 

Edozein dela adierazi edo landu nahi den emozioa, galdera hauek lagungarri izan daitezke:

● Zer da sentitzen duen hori? Nola dakizu?
● Nola sentitzen da? Non sentitzen du emozioa? Nola adierazten ari da?
● Zerk eragin dio emozio hori ? (hipotesiak)
● Zer egin dezakezu hurrengo batean emozio hori beste era batera bideratzeko?

 

Jolasteko aldaera ezberdinak txartelean bertan dituzu.

 

Haurrei emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea, eta horixe eskainiko dizute esku artean dituzun txartel hauek.

Erantsi Kuku bildumako gainontzeko baliabideak:

Tikili-tokolo zirkuan. Beldurra lantzeko horma-irudia.

Firin-faran kalejiran. Poza lantzeko horma-irudia.
Oinak lurrean pil-pilean. Tristura lantzeko horma-irudia.
Emozio-txartelak.
Haserrea ipuina.
Sorpresa ipuina.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika