eki-Proiektua

LANKETA BIDEAK

Eredu mistoa (papera eta digitala batera)

Ikaselkar argitaletxeak, EKI proiektuan edizio-euskarrien konbinazioa landu du hasieratik, papera eta digitala batera zortzi ikasarloetan. Ikasmaterial berritzaile hauek euskarri digitalean (Blink) eta inprimatuan eskaintzen dira, konpetentzia digitala lantzeko aukeran arreta berezia ipiniz.

Unitate didaktiko, jarduera-fitxa eta lan-koadernoez gain, euskarri digitalak biltzen dituen webgunea dugu: www.ekigunea.eus. Bertan, ikasarloak lantzeko beharrezkoak diren audio, bideo, animazio, irudi, jarduera osagarri, konpetentzia digitala lantzeko fitxa eta informazio-testuak bildu dira.

eki materiala

LIBURU ABERASTUAK

Blink

Blink

Liburu digital hauek, liburu inprimatuen bertsioak eskaintzen dituzte, arbel digitalean baliatzeko. Liburuetako edukiak multimedia-baliabideekin aberastu dira.

  • Irakasleek hainbat baliabide didaktiko dituzte eskura, formatu irekian eta aldagarrian batzuk, gelako arbel digitalean edo bideo-proiektagailu bidez erabiltzeko. Horiek lagunduko dute azalpenak ematen (bideoak, audioak, animazioak…), edukiak lantzen (web-orrietako loturak, jarduera osagarriak…), etab.
  • Plataforma bakar batean dena eskura dute irakasleek eta ikasleek, bestelako audio- eta bideo erreproduzitzailerik erabili beharrik gabe. Bestalde, irakasleak bere neurrira egokitu dezake liburua, bere baliabideak txertatuz.
  • Liburu aberastuak Blinklearning Internet-plataforman daude kokatuta: www.blinklearning.com
  • DEMOA : https://labur.eus/zwZTY

Digitala

Arlo digitalean, I+G+B-n oinarritutako EKI proiektuaren ikasmaterial berritzailea digitalki landu eta proiektua osatzen duten zortzi ikasarloetan guztiz digitalak diren ikasmaterialak eskola komunitatearen eskura jarri dira. Ingurune digitalak pisu handia du gaur egun, eta ingurune horretan EKI proiektua osorik garatzeko aukera ahalbidetzen du proposamen honek.

EKI digitala eskola-komunitatearen eskura jarriz, beren ikasgeletan euskarri guztiak digitalak izatea nahi duten ikastetxeek aukera izango dute material pedagogiko berri eta berritzailea eskuratu eta ikasgeletan erabiltzeko.

eki materiala

IKASTEKO INGURUNE BIRTUALA

Ikasgune

Ikasgune
  • Konpetentzietan oinarritutako ikasmateriala izanik, bere baitan hartzen du konpetentzia digitalaren lanketa: ikasarlo guztietan IKT jarduerak integratu dira.
  • Digitalizazio-eredu honetan ikaslea da ardatza. Teknologia erabiliz, sortzailea izango da, ikaskuntza-egoerak eskatuko dion produktua garatuz, modu autonomoan batzuetan, eta talde lanean besteetan.
  • Proposamen digital aurreratua da, Moodle plataformaren gainean eratua dagoen ikasteko ingurune birtuala (LMSa). Bertan txertatu dira ikasleek landu beharreko jarduera guztiak eta multimedia-baliabideak.
  • Ikasle eta irakasleak erabiltzaile eta pasahitz bitartez sartzeko prestatua dago. Ikasleek plataforman bertan bideratuko dituzte jarduerak, eta irakasleek uneoro ikasleen jarraipena egiteko aukera izango dute.
  • Ikaskuntza pertsonalizatua ahalbidetzen du, ikasmateriala, moldagarria baita. Irakasleek unitate didaktikoak egokitu ditzakete, proposatutako jarduerak moldatuz edo berriak txertatuz.
  • Ikasgune plataforman ditugun ikasmaterial digitalak ikusteko:
  • http://eki12.ikasgune.eus
    http://eki34.ikasgune.eus

    Erabiltzailea: demoikaslea01 Pasahitza: pasahitza

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika