eki-Proiektua

IKASTETXEEN BIDELAGUN GARA

Mundua abiadura bizian ari da aldatzen eta hezkuntza komunitatearen erronka nagusienetakoa pertsonen garapen osoa sustatu, garatu eta lantzea da. Bide horretan, EKI proiektuak oinarri duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan laguntzeko, Ikaselkar ikastetxeen ondoan egongo da bidaide izanez eta urte hauetan pilatutako eskarmentua hauen eskura jarriz.


Aholkularitza

EKI proiektua pedagogia berriztatzailean oinarritzen dela jakinik, eta irakasleak ezinbesteko eragile izanik, irakasleen konpetentzia garatzea dugu helburu. Horretarako trebakuntza eskaintza zabala dugu, planteamendu pedagogikoari lotuta, paradigma aldaketari, ingurune digitalari, eta abar. Eskaintza bizia eta garai berrietara egokitzen joango dena.

Prestakuntza Plana

Hezkuntza paradigma berrietara egokitzeko eta EKI proiektuaren planteamendu pedagogiko berritzailea inplementatzeko, urteetan metatuta dugun esperientzia dugu. Ikastetxe bakoitzak bere errealitatea du eta hauetara egokitu eta helburuen gauzatzea bideratzeko gure laguntza izango dute ikastetxeek.

Arreta / Jarraipena

Bidelagun izan nahi dugula aipatzen dugu eta helburu hori gauzatzeko, besteak beste, ikastetxeei erreferentziazko kanalak jarriko dizkiegu gertu eta eskura, ikastetxea ezagutzen dutenak eta laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna dutenak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika