eki-Proiektua

eki PROIEKTUA

euskal Curriculuma

Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko.

2008an eta 2009an Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma. IKASELKAR argitaletxeak, EKI proiektuan, Euskal Curriculumaren garapenerako ikasmaterialak sortu, ekoitzi eta eskaintzen ditu.

konpetentzietan oinarritua

Ikaslearen irteera-profila: EKI proiektuaren abiapuntu eta helmuga.

Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

Ikaslea konpetentea izan dadin, EKI materialek lau osagai kurrikular dituzte:

  • (1) Ardatza: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da.
  • (2) Edukiak: euskal kultura-ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen dira.
  • (3) Tresnak: ikasarlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko.
  • (4) Eleaniztasuna: euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

integrazioaren pedagogiaz

EKI material berriek Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko.

Egoera erreal baten aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.

EKI material berriek Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika